Azala
Liburua Eskuragarri

Florida 200 urte, 1820-2020 / [testuak, Miguel Ángel Domingo, Mario Sáenz de Buruaga]

Florida parkearen 200. urteurrena dela-eta Vitoria-Gasteizko Udalak argitaratutako liburua da. Florida gasteiztarrentzat parke bat baino askoz gehiago da, "PARKEA" da, letra larriz. Hiriko bizitzari lotutako espazio bat da, familian, taldean eta bakarka bizi izandako une ugariren eta gertaera kolektiboen toki izan dena eta badena. Gasteizko argazkilari guztiak erakarri ditu espazio honek, eta haren esentzia atzematen saiatu dira gure zentzumen guztiak pizten dituzten irudien bidez. Izan ere, Florida argia da, zuhaitzen adaburuek iragazten dutena eta urtaroen erritmoan aldatuz doazen koloreetako mosaikoan islatzen dena. Kaleidoskopio bat da, oinezkoen joan-etorriekin aldatzen dena. Gainera, zaporea du izozkiarena, garagardo edo freskagarri partekatuarena, ur freskoarena, txurroena, barkilloena eta pipena. Usaina du jaiotzaren suaren kearena, ekaitzaren osteko lur bustiarena, belar moztu berriarena, arrosena eta gaztainondoen loreena. Doinua du hegaztien txorrotxioarena, haurren barreena, txistu, banda eta txarangen musikarena. Txorien lumen ukimen leuna du, harriaren laztasun hareatsuarena eta enbor zaharren zimurtasunarena. Bihotz berde bat da, hiriaren erdigunean taupaka, eta haren 200 urteak efemeridez, pasadizoz, oroitzapenez... beteta daude.

Zerrenda:
Egile nagusia: Domingo Santamaría, Miguel Ángel
Erakunde egilea: Gasteiz. Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Beste egile batzuk: Sáenz de Buruaga, Mario
Argitaratua: Vitoria-Gasteiz : Ingurugiro Gaietarako Ikastegia (IGI-CEA), 2020
Edizioa: 1. argit.
Gaia
Generoa / Forma Monografiak
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Monografia 712.2 DOM flo Eskuragarri  Eskatu EK21090087