Azala
Liburua Eskuragarri

Lehengo harenez : Nafarroako euskal hizkeretako lexia konposatuak / Jose Luis Erdozia Mauleon

Liburu honetan lexema soila baino osagai gehiago duten lexiko mailako zenbait burutzerekin (lokuzio, esamolde edo esapide eta aditz perifrasiak) eginen duzu topo. Hiztegietan sarrera nagusi edo azpisarrera moduan, normalean, agertzen ez direnak dituzu eta, horiek guztiak, bederatziehundik gora (bederatziehun eta hamasei okertu ez bagara), Nafarroako euskal hizkeren eremuetako hiztunek aspaldian baliatu izan dituztenak eta egun oraindik ere horietako zenbaitzuek baliatzen dituztenak dira. Hiztunek, noizbait, inguru semantiko zehatz batean sortu zituzten hitz soila bera baino gehiago diren hauek eta, ondoren, haien erabilera sendotu zuten egunerokotasunean. Eguneroko elkarrizketetako gatza eta piperra izan dira eta dira gaur egun ere, euskara komunikazio hizkuntza dutenen artean Sakanan, Zaraitzun, Luzaiden, Artzibarren, Erroibarren, Esteribarren, Ultzaman, Basaburuan, Imotzen, Leitzaldean, Larraunen, Bortzirietan, Sunbillan, Malerrekan, Bertizaranan, Aezkoan, Baztanen, Zugarramurdin, Urdazubin eta Erronkaribarren gehienbat, baina baita hauen aldameneko eskualde batzuetan ere.

Zerrenda:
Egile nagusia: Erdozia Mauleon, Jose Luis
Argitaratua: Arre : Pamiela, 2021
Edizioa: 1. argit.
Bilduma: Saio eta testigantza (Pamiela) ; 239
Gaia:
Generoa / Forma: Monografiak
Loturak: Argitaletxearen webgunea
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Monografia 821.361-84(460.16) ERD leh Eskuragarri  Maileguan eskatu EK21090059