Azala
Liburua Eskuragarri

Gerla urte, gezur urte : Iruñea 1936-40, isiltasunean mintzo / Fermin Irigaray "Larreko" ; J. A. Irigaray-ren edizioa, "Xamar"-ren laguntza bereziarekin

Liburu hau Fermin Irigaray, Larreko, euskal idazle eta sendakinak 1936-40 urte larrietan Iruñean idatziriko eskuizkribua da; argitaratu gabea zen. Gerla urte, gezur urte aro zail eta ilun baten kronika hunkigarri eta bipila ez ezik, hertsitasun eta lanjer handien erdian izpiritu fineko euskalzale baketiar baten minak eta kezkak, aburu eta gogoeta interesgarriak ere biltzen dituena da. Honela dio egileak berak: «Ni ere, euskaraz zerbait egiteagatik, orri oken zikintzen asi naiz, baldin gudu untarik bizirik ateratzen bagara, euskaldungoarenak eta euskararenak ez dakit nola aterako diren. Orduan egin ez badezakegu, orai, aldi untako oroigarri gisaz bedere izan dadiela". Orai, mende erdia iragan eta gero, Pamiela argitaletxeak pozik eta ohorez du ez ohizkoa den liburu hau argitaratzen; baitaezpadan, lagunduko du Larrekoren maila hobeki ezagutzen eta preziatzen.

Zerrenda:
Egile nagusia: Larreko (1869-1949)
Egilea(k): Irigaray, Jose Angel ; Xamar
Argitaratua: Iruña : Pamiela, 1993
Edizioa: 1. ed.
Bilduma: Saio eta testigantza (Pamiela) ; 12
Gaia:
Generoa / Forma: Monografiak

Antzeko izenburuak