Azala
Liburua Eskuragarri

Juan Sebastian Elkano [Interneteko baliabidea] : ingurua, ibilbidea, epika = Juan Sebastián de Elcano : entorno, trayectoria, épica / [egileak] José Antonio Azpiazu Elorza, Javier Elorza Maiztegi

Juan Sebastian Elkanok munduari lehen aldiz bira eman zionekoaren V. mendeurrenaren ospakizunak (2019-2022) ezohiko interesa piztu du. Hainbat jatorritako ikertzaile ugarik arreta handiz heldu diote gertaerari, eta getariarraren ekintza gogoangarria hamaika liburutan aztertu eta goretsi dute. Oldean etorri dira biltzarrak eta argitalpenak, eta inoiz ez bezala gerturatu ahal izan gara, hainbat ikuspegitatik, zirkumnabigatzailearen figurara eta haren garaiko mundura. Ekarpen handi horiei esker, munduaren inguruko bidaia haren ildo nagusiak inolako zalantzarik gabe adierazita daude jada. Zertarako argitaratu nahi izan dugu Juan Sebastian Elkano: ingurua, ibilbidea, epika? Izenburuak berak ondo laburbiltzen du zer asmok bultzatu gaituzten proiektu honi ekitera. Gure ahalegina jatorrizko iturriak miatzea izan da, asko eta asko orain arte ezezagunak, jakin nahian nolakoa zen gure protagonistaren ingurua, zirkumnabigazioaren balentria hura posible egin zuena. Eta, hitz batez, zer ekarpen egiten dizkiogu guk gaiari? Lehenik eta behin, elkanotarrei buruzko datu ezezagunak edo gutxi erabiliak dakartzagu, XV. mendearen erdialdera garamatzatenak eta gure ustez behar adinako garrantzia eman ez zaienak. Elkano familiak Getarian zer estatus sozial eta ekonomiko zuen adierazten digute datu horiek. Familiako kideek itsasoarekin nolako lotura zuten aztertu dugu, eta funtsean itsas jarduerekin lotutako zereginetan aritu zirela ondoriozta daiteke, hiribilduarekin zituzten kontu fiskalek erakus...

Deskribapen osoa

Zerrenda:
Egile nagusia: Azpiazu Elorza, José Antonio
Erakunde egilea: Euskalerriaren Adiskideen Elkartea
Beste egile batzuk: Elorza, Javier
Argitaratua: [Donostia] : Euskalerriaren Adiskideen Elkartea, L.G. 2021
Gaia
Generoa / Forma Monografiak
Interneteko baliabidea
Biografiak
Loturak: Liburuaren bertsio digitala (EIMA Katalogoa)
Liburuaren bertsio digitala (Euskalerriaren Adiskideen Elkartea)