Azala
Liburua Eskuragarri

Biziaren sarea ehuntzen / Begoña Arrate Larrañaga ; [zuzentzailea, Elhuyar Hizkuntza Zerbitzuak]

Begoña Arrate Larrañaga biologoak dibulgazio-liburu bat idazteko beka eskuratu zuen 2005eko CAF-Elhuyar sarietan, Biziaren sarea ehuntzen izeneko proiektuarekin. Proiektu hark jada argia ikusi du, eta izenburu bereko liburu bihurtu da. Idazlearen iritziz, eta zenbait zientzialariren postulatuei so eginez, XXI. mendea sareen mendea izango da, eta sareen zientziaren bidez aztertzean natura, gizakiak aurrerapauso nabarmenak emango ditu. Liburu honen helburua da eztabaida filosofiko-zientifikoak zertan datzan azaltzea, eta, era berean, irakurleei biziaren sarea nolakoa den azaltzea. Hiru gai hauek lantzen ditu nagusiki: Biziaren sarearen orokortasunak; gizakia, zenbait ikuspegitatik aztertuta: gainerako animaliekin alderatuta, garunaren eta adimenaren aldetik ikusita, eta arrazen eta etnien ikuspegitik begiratuta; biziaren gaur egungo arazo larrienak, haien sorrera eta larritasun-maila, eta gizakiak horrekin guztiarekin duen zerikusia.

Zerrenda:
Egile nagusia: Arrate Larrañaga, Begoña
Erakunde egilea: Elhuyar Hizkuntza Zerbitzuak
Argitaratua: Usurbil : Elhuyar Fundazioa, L.G. 2008
Gaia:
Generoa / Forma: EIMAk onetsitako materialak
Monografiak
Interneteko baliabidea
Loturak: Argitaletxearen webgunea
Ikus liburuaren bertsio digitala

Antzeko izenburuak