Aitonaren txalupan / [testua] Mariasun Landa ; [irudiak] Eli Landa
Maider aitonaz gogoratzen da nostalgiaz eta kariño handiz, honek eraman ohi baitzuen berarekin arrantza egitera. Aitona hil da, baina, egun batean, Maider aitonaren txalupan bakarrik doanean, zerbait harrigarria gertatzen da... Ipuin honetan, Maiderrek onartu egingo du egia mingarria: aitona berarekin ez dagoela. Idazleak, Mariasun Landak, heriotzaren gaia ikutzen du bere ohiko estiloaz: intimismoa, hurbiltasuna, errealismoa eta samurtasuna maisuki elkarlotuz "Familia" kontzeptua berriro zehaztearen aldeko apustua egin dugu; izan ere, "munduan dugun tokia" mamitzen duen gunea da familia. Familia baita beti itzuli nahi izaten dugun eta itzuli ahal izaten dugun gunea, besoak zabalik hartzen gaituztelako, familiakideok elkar maitatzen dugun eta maitasun hori elkarri adierazten diogun aterpea delako, familian aniztasuna balore positiboa delako, balore horrek aberastu egiten baikaitu. Hurengo belaunaldiei ondoko mezu hau adierazi nahi diegu: familiakideok elkarri diogun maitasuna dela benetako familia bat gauzatze duena, eta ez dela hain inportantea familiakideen kopurua, sexua, arraza, osatzen dugun bikote mota edo familiako seme-alabak biologikoak edo adoptatuak izatea.
Egile nagusia: | |
---|---|
Beste egile batzuk: | |
Argitaratua: |
Bilbao :
A Fortiori,
2011
|
Edizioa: | 1. ed. |
Bilduma: |
Familiaren alde (A Fortiori)
; 13 |
Gaia | |
Generoa / Forma |
Haur eta Gazteentzako Literatura
|
Loturak: |
Argitaletxearen webgunea |
Adina / Maila: |
5 urtetik aurrera (urdina) |
Internet
Argitaletxearen webgunea
Material-mota | Kokapen-kodea | Egoera | Barra-kodea |
Haur eta gazteentzako narratiba | N LAN ait | Eskuragarri Eskatu | EK21060144 |