Azala
Liburua Eskuragarri

Euskera dantzara! : el ibérico según el euskera / [autor, Josu Naberan]

"Lehen euskera" deritzodana, Mendebal Europan gure arbaso zaharrenek egin zuten hizkuntza da. Onomatopeiazko berbots silaba-bakarra, zeinuz, keinuz, doinueraz eta eskuen mugimendu ugariz lagundua; hitz bakanak izan arren, orduan behar zituzten oinarrizko kontzeptu guztiak adierazteko gai ziren: aditzen bidez (IN, AN, ON), espazio-denborarako UN eta genitibo/zikunstantzial gisako EN partikula botoretzuaz baliatuz. Hizkera hark jauzi erabakiorra izan zuen duela 18.000 urte inguru, paleolito aldiko koba atarietako sueteen inguruan: lehen euskeraren erro beraietan oinarrituta, bi silabako hizkera eraiki zuten; hala, hizkuntza garatu hura mundu zabalera hedatu zen, duela 10.000 urteko madaleine-emigrazioarekin. Nekazaritza sortu zenean, aldiz, euskal talde bakoitza lurralde ezberdinetan egondu zen: batzuak orduko "euskal herrietako" eremu zabalean, eta besteak Levanten eta Hegoaldean. Horregatik, batetik euskera eta bestetik iberiera bereizten hasi ziren, arestian hizkuntza bera zenetik bi dialekto sortuz. Iberierari dagokionez, duela 2.000 urte desagertu zen, baina ez aztarnarik utzi gabe.

Zerrenda:
Egile nagusia: Naberan, Josu
Argitaratua: Madrid : ACCI, Asociación Cultural y Científica Iberoamericana, 2020
Edizioa: 1. ed.
Gaia:
Generoa / Forma: Monografiak
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Monografia 811.361'362 NAB eus Eskuragarri  Maileguan eskatu EK21050247