Azala
Liburua Mailegatua

Bi abentura eta amodio bat / [egilea] Migel A. Mintegi

Pedro, atzerrian ibili eta gero, bueltan dator sorterrira. Gazte joan zen etxetik, eta artean gazte bada ere, hamaika gorabehera biziak ditu jadanik. Diligentzia batean datorrela bidelapur batzuek gerarazi eta bidaiariei aldean daramatena kendu diete. Horrez gainera, diligentzian zihoan neska bat bahituta eraman dute. Pedrori urrea baino balio handiagoa duen zerbait ere kendu egin diote: kutun bat. Kanadako neska indiar batek eman zion, sekula ahaztuko ez duen neskak. Hortaz, Pedro lapurren bila hasiko da, eta ez du atseden hartuko neska askatu eta kutuna berreskuratu arte. Ternuan bizi izan zituen abenturak ikaragarriak izan baziren ere, Euskal Herrikoak ez dira gutxiago izango, baina, bi abentura hauetan, momentuz, amodio bakarra dago.

Zerrenda:
Egile nagusia: Mintegi Larraza, Miguel Angel
Argitaratua: Donostia : Alai, L.G. 2021
Bilduma: Ganbara (Alai)
Gaia:
Generoa / Forma: Haur eta Gazteentzako Literatura
Loturak: Argitaletxearen webgunea
Adina / Maila: 14 urtetik aurrera (horia)