%0 Book %A Arretxe, Ion (1964-2017) %E Zabaleta, Josu %I Erein %D 2021 %C Donostia %B Narratiba (Erein) %@ 978-84-9109-697-9 %T Intxaurrondo : intxaurraren hostopeko itzala / Ion Arretxe GutiƩrrez ; itzultzailea, Josu Zabaleta %U https://www.erein.eus/libro/intxaurrondo %7 1. argit. %X 1985eko azaroaren 26an, Mikel Zabaltza, haren neska-laguna, lehengusua eta liburu honen egilea atxilotu zituzten. Elkar ezagutzen ez bazuten ere, ETAko komando bereko kide izatea leporatzen zien Guardia Zibilak, eta haiei egozten zien Pasaiako portu inguruan ordu batzuk lehenago hildako bi militarren eta guardia zibil baten heriotza. Arretxek prosa soil eta gordinez kontatzen digun moduan, ohetik altxarazi orduko mendira eraman zuten; hondakinak jasotzeko erabiltzen diren plastikozko bi zakutan sartu zuten, momia baten antzera biltzeko zintaz estutu zuten, eta galdekatu egin zuten, behin eta berriz murgilaraziz burua ibai batean. "Intxaurrondo, intxaurraren hostopeko itzala" liburuak Lege Antiterroristaren babespean tortura eta izua bizi izan zituen 21 urteko gazte baten lekukotasuna ematen digu, lehenengo pertsonan kontatua. Historia ausarta, beharrezkoa, literatur balio anitz dituena eta protagonista guztiek kontatzerik izan ez dutena, zoritxarrez.