Azala
Audioa Eskuragarri

Juanan Larrañaga [Interneteko baliabidea - Audioa] : Loiolako futbolaria / Oier Aranzabal

Elkarrizketa podcast bat da 'Barruan gaude', protagonista baten etxera saio bakoitzean sartu eta elkarrizketa bat ekarriko dugu, intimoa, barrutik. Futbolari baten handitasuna ez da neurtzen etxeko atarian duen autoaren zaldietan. Ezta etxearen kalibrean ere. Juanan Larrañaga (1958, Loiola, Azpeitia) da honen adibide. Errealarekin kopa bat eta bi liga irabazi zituen, besteak beste, azpeitiarrak. Futbol zaharraren eta berriaren arteko zubitik igaro zen, Atotxa mitikoa eraitsi eta Anoeta estrenatuz 93-94 denboraldian. Hain zuzen ere, botak eskegi zituen urte berean. Gerora EiTBn esatari lanetan aritzeaz gain, entrenatzaile eta zuzendari teknikoa ere izan da hainbat taldetan. Astigarragako Mundarro taldean dabil orain. Bere etxeko atea igaro, eta korridoretik egongelara egin dugu bidea. Bertan egingo dugu solasaldia.

Zerrenda:
Egile nagusia: Arantzabal, Oier
Erakunde egilea: ZuZeu Podcast
Egilea(k): Larrañaga, Juanan
Argitaratua: [Donostia] : Zuzeu, 2019
Bilduma: Barruan gaude (Zuzeu Podcast) ; 16
Generoa / Forma: Interneteko baliabidea
Audioak
Loturak: Entzun audioa
Joan Zuzeuko webgunera
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Soinu-grabazioak INTERNETEKO BALIABIDEA EK21040101