Fiesta : eguzkia jaikitzen da / Ernest Hemingway ; itzultzailea, Koro Navarro ; [hitzaurrea, Anjel Lertxundi]
Parisen bizi diren eta idazle izan nahi duten kazetari amerikar batzuen ibilerak eta festarako gogoa kontatzen ditu Jake Barnesek, liburuko narratzaileak. Horrela esanda, obrak ez dakar muntako ezer berezirik, ez bada oso obra atipikoa dela: badu trama estilizatu bat, hari nagusietakoa, zeina den Brett Ashley erizainak kuadrillan eragiten dituen erreakzio sentimentalen kontakizuna; baina liburuak asko du erreportajetik ere (sanferminak protagonismo handia du); bada, gainera, oroitzapen-liburua; eta bada, halaber, bidaia-liburua ere. Obra hibrido bat dela esan liteke "avant la lettre", askotarikoa, baina osagai horiek guztiak biltzen dituen zakuak izen doitu bat du, eta da nobela. Ez, "Fiesta"n kontatzen dena ez litzateke bereziki interesgarri, ez balitz bertan gertatzen diren peripezia egunerokoak kontatzeko moduarengatik. "Kixote"ari gertatzen zaio. Edo "Denbora galduaren bila"ri. [Anjel Lertxundi]
Egile nagusia: | |
---|---|
Beste egile batzuk: | ; |
Argitaratua: |
[Donostia] : [Iruñea] :
Erein ; Igela,
L.G. 2021
|
Bilduma: |
Literatura Unibertsala (Ibaizabal)
; 179 |
Generoa / Forma |
Helduentzako Literatura
|
Loturak: |
Argitaletxearen webgunea |