Azala
Liburua Eskuragarri

Triangelua naiz! / [testuak eta irudiak] Yaiza Etxarri Rama ; [zuzentzailea] Nerea Diaz Alkorta

"Triangelua naiz!" ipuinaren gai nagusia haur-transexualitatea da; izan ere, ume transexualek bizitzen dituzten zailtasunen inguruan hitz egiten du. Zailtasun gehienak eskola garaian bizitzen dituzte, komunera joateak eta kirola egiteak, besteak beste, arazo bat suposatzen diete eta. Aipatutako gaia era sinple eta entretenigarri batean kontatzen du, eta neurri batzuen inguruan hausnartzen laguntzen digu; komunetako edota eskola-kiroleko sexu-segregazioaren inguruan, adibidez. Protagonistak azaltzen dizkigun emozioen artean, nahasmendua, tristura, haserrea, lotsa, errua, lasaitasuna, poza eta beldurra daude. Horrek hezkuntza emozionala eta enpatia lantzeko aukera ematen digu. Transexualitatea genero-estereotiporik gabe lantzeko ipuin bat. Irudi berri bat jaio da, baina ez da besteak bezalakoa. Triangelua da, baina denek borobil bat bezala ikusten dute. Lortuko al du besteek triangelu bat bezala ikustea? Emozioz beteriko bide batean murgilduko gara txikiarekin batera.

Zerrenda:
Egile nagusia: Etxarri Rama, Yaiza
Egilea(k): Diaz Alkorta, Nerea
Argitaratua: [S.l.] : Yaiza Etxarri, L.G. 2020
Gaia:
Generoa / Forma: Album ilustratuak
Haur eta Gazteentzako Literatura
Loturak: Argitaletxearen webgunea
Adina / Maila: 6 urtetik aurrera (urdina)
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Album ilustratuak AI ETX tri Eskuragarri  Maileguan eskatu EK21030264