Azala
Liburua Eskuragarri

J. S. Elkanoren aztarnaren bila / [egilea] Julián Díaz Alonso ; [Itzulpena, Labayru Fundazioa]

Orain aurkezten dizuegun J. S. Elkanoren biografia eguneratuaren sorburua Julián Díaz Alonsok egindako ikerketa-proiektua da. Besteak beste, Itsasmuseum Bilbaok eta Donostiako Aquariumak, Elkano Fundazioaren laguntzarekin, ekoitzitako erakusketa museografikoa komisariatzeko egin zuen lan hori. J. S. Elkanoren aztarnaren bila erakusketak Juan Sebastian Elkanoren bizitzan sakondu nahi du (1487/88-1526): bisitariek aukera izango dute Elkanoren bizitzaren aztarnari segitzeko, eta jakiteko nolakoa zen Elkanoren bizitza zirkumnabigazioaren aurretik, bitartean eta ostean. Zirkumnabigazioa orain dela 500 urte abiatu zen, espezia-irletara joateko bide berri bat topatu nahian. Eskuragarri dagoen dokumentazio ugariaren ikerketa xehea gogoz, gozamenez, pasioz eta, batez ere, errespetuz egin da, eta espero dugu Elkano pertsonarengana apur bat gehiago hurbiltzeko balioko duela, horixe izan baita, azken finean, gure helburu nagusia. Hala erakusketan nola obran Juan Sebastian pertsonarengan sakondu da; Elkano marinelaren gaitasuna aitortu da, eta ulertzen du enpresa koral hartan -non euskaldunok zeregin garrantzitsua izan genuen mundua lehen aldiz osorik zirkumnabigatzen- kapitain jarduteak zer garrantzi izan zuen.

Zerrenda:
Egile nagusia: Díaz Alonso, Julián
Egile korporatiboa(k): Labayru Fundazioa ; Elkano Fundazioa
Argitaratua: Bilbao ; Getaria ; Donostia : Itsasmuseum Bilbao : Elkano Fundazioa : Aquarium Donostia, L.G. 2020
Gaia:
Generoa / Forma: Monografiak
Biografiak
Loturak: Argitaletxearen webgunea
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Monografia 929Elcano DIA jse Eskuragarri  Maileguan eskatu EK21030255