Azala
Liburua Eskuragarri

Zeruak eta infernuak / J. M. Olaizola "Txiliku"

45 piezaz osaturiko bilduma eder honetan, bere jakintza zabala eta begirada zorrotza erabiliz, beste horrenbeste bidaia harrigarri egitera gonbidatzen gaitu Txilikuk, denboran zehar eta espazioan barrena, mundu erreal nahiz ametsezkoetan gaindi: Grezia eta Erromako mitologiak, Txinako poemak eta Arabiako lurrinak, animalia misteriotsuak zein landare bitxiak, liburu zaharren orri artetik erreskataturiko pasadizo xelebreak eta kondaira gogoangarriak, garai bateko ohitura galduak eta tresna ahaztuak... Hango eta hemengo historia eta istorioen artetik, baina, bat nagusitzen da: gizakiak imajinatu (eta batzuetan gauzatu) dituen zeruak eta infernuak, paradisuak eta haien ifrentzuak, simetria joko batean bezala asmatu izan ditugun utopia desiragarriak nahiz distopia beldurgarriak, denak ere egilearen umore sotil eta gizatasun sakonaren bahetik pasata; erudiziotik harago, maitasun eta maisutasunezko arrastoa uzten duen ariketa literario batean.

Zerrenda:
Egile nagusia: Txiliku
Argitaratua: Donostia : Elkar, L.G. 2021
Bilduma: Literatura (Elkar) ; 389
Generoa / Forma: Helduentzako Literatura
Loturak: Argitaletxearen webgunea
Liburu honi buruzkoak Artefaktua telesaioan
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Narratiba (Helduentzat) N TXI zer Eskuragarri  Maileguan eskatu EK21030258