Iratxo Thyssen-en
Ipuin honetako protagonistaren jatorria kondaira batean dago. Felipe V.aren garaian Retiroko lorezainek landatzen zituzten loreak beste batzuengatik aldatzen zituen iratxo bati buruz hitz egiten zuten. Istorio honetan iratxoa haserre iratzarri da eta, umore ona berreskuratzeko, bidaia bat egin beharko du. Artearen eraginez lortzen du, artearen aniztasuna barneratzeak guztia edertzen baitu. Balio ikaragarriko aberastasun kultural eta ekologikoa duen Retiro-Prado ardatzean egokitutako ipuin-bildumako lehen ipuina duzue hau. Hemen kontatzen den istorioan, Thyssen museoan dauden Errenazimenduko eta XX. mendeko zenbait artelan aipatzen dira. Madrilgo hirigunean dagoen oparotasun artistikora gerturatzeko asmoarekin, ipuin hau Elva iratxo txikiak zuzentzen du gure giza iratxo txiki guztientzat.
Zerrenda: