Azala
Liburua Eskuragarri

Kontatzeke lagata / Edu Romero ; marrazkiak, Iban Astondoa Altuna ; azalaren argazkia, Edu Romero

Aurreko lehiaketaren oinarrietan eskatutako idazlanen luze-laburraren mugak zirela kausa, anitz istorio geratu ziren "Postalerako luzexko"tik at. Ezinbestean, Namibiakoaz soilik idatzi nuen eta zergatik uka, penaz ere bai, narrazioa trenkatuta utzirik, "Kontatzeke lagata" honetan ageri diren oroitzapenak higatu itxuraldatu eta behin-betiko isilean zokoratuko ote ziren kezkaz. Urtebeteko atzerapena bada ere, hona hemen haren osagarria. Botswanako iparraldean eta Zimbabweko Victoria Falls hirian ikusiak, entzunak eta pentsaraziak dituzu orain irakurgai, inoiz lotsaren lotsaz nauzula, maiz miresmenez eta etengabe huts emanez. Zuri-beltzeko deskribapen hauen irudi exkaxa izan beharrean, hobe bazter koloretsu haietaz zerori egiatan gozatzen baduzu, horrek ez du berdingairik eta. Zeru-lurrok ezezagunak bazaizkizu, balioko ahal dizute liburuxkek imaginazioa abiarazteko, eta bertan egonda bazaude, dastatua gogorarazteko!

Zerrenda:
Egile nagusia: Lama Romero, Eduardo
Erakunde egilea: Aramaio. Udala
Beste egile batzuk: Astondoa Altuna, Iban
Argitaratua: Legutio : Jean François Sauré, L.G. 2000
Gaia
Generoa / Forma Helduentzako Literatura