Azala
Liburua Eskuragarri

NanoGUNE : txikiaren xarma / [testua] Elixabete Garmendia Lasa

Nazioarteko enklabe moduko bat da nanoGUNE, EHUren Donostiako campusean. Hogeita sei herrialdetako ikerlariek dihardute bertan, nanozientzian eta nanoteknologian aztarrika. Ingelesa da bertako hizkuntza arrunta. Hala ere, izatez, erabat hemengoa da nanoGUNE, izenak adierazten duen modura. Arrotza zen nanozientzia gurean, harik eta 2009an zentroa ireki zen arte. Hamabi urte geroago, nanoGUNEk toki bat egin du nazioarteko zientziaren amaraunean. Prozesu horretan partaide edota eragile izan diren hamaika pertsonak eman dituzte testigantzak liburu honetarako, bakoitzak bere jarduera eta esperientziatik, ñabarduraz jositako istorioa ehunduz. Bide batez, nanoaren eremu ikusgaitz bezain liluragarrian barneratzen gaituzte, eta, hedaduraz, XXI. mendeko zientziaren munduan. “Txikiaren erronka handia” egunetik egunera nola mamitzen den? Galdera horri erantzuten dio kontakizun honek, apaltasunez, ahaztu gabe, betiere, oraindik erantzunik gabe dauden galderen unibertso infinitua dela zientzia.

Zerrenda:
Egile nagusia: Garmendia Lasa, Elixabete
Argitaratua: Donostia : CIC nanoGUNE, L.G. 2021
Gaia
Generoa / Forma Monografiak
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Monografia 620.22(460.15) GAR nan Eskuragarri  Eskatu EK21020492