Azala
Liburua Eskuragarri

Euskal deklinabidea : (bizkaieratik baturantz) / Mikel Zarate

UDAKO EUSKAL IKASTAROA 1970eko uztailan sortu zen Derion. Ia ezer ezetik jaio ondoren, isil isil eta apalkiro asi da Gorbeiako "Pedicularis flavissima" bere ikur lorea bezela. Laureun ikasle inguru igaro dira sei urte oneetan bertotik. Udako EUSKAL IKASTAROA sortu zen egunetan sortu zen bai eta gure artean eta emen, euskerari buruz, alako naaste-borraste eztabaidatsu eta burrukatsu bat. Udako Ikastaroak ez day eztabauda orretan parte artzerik nai izan, aurreragoko eta bearrezkoago zen eginbear bat eukalako gogotan, au da, euskaldunen ezjakintasun arrunta ezereztu, ezjakintasun ori izan dalako, gainera, naaste, eztabaida ta burrukak andiagotu ta ugaritu dituena. Baina nondik asi? Zerekin? Zein erakundetatik? Segurantzazko erakunde bakarra ta bizia bat genduan: Aoz aozko izketa. Bagenduan baita literaturan agertzen den izkuntza landua ere. Aozko ikertatik izkuntza landu batera eta euskera landu batetik euskera batu batera, ori izan da eta orixe izango da, oraingoz, ikastaro onen jokabidea, euskera batua ez baita guratzat beste izkuntza barri bat, batutik (beti-betitik ia baturik dagonetik) batuago baterantz jotzen baiño. UDAKO EUSKAL IKASTAROAK bere frutua dakarsku. Txorta onen asieran Mikel Zarateren buru-lanetatik eta eskutik jatorku, ikastaro onen asieratik eta urte guztietan berton irakasle izan danaren eskutik.

Zerrenda:
Egile nagusia: Zarate, Mikel (1933-1979)
Argitaratua: Durango : Leopoldo Zugaza, L.G. 1975
Bilduma: Udako Euskal Ikastaroa
Gaia
Generoa / Forma Helduentzako Literatura
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Monografia 311.361 ZAR eus Eskuragarri  Eskatu EK21020409