Azala
Liburua Eskuragarri

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako finantza publikoak eta Ekonomia Ituna 1929ko krisi ekonomikoaren garaian (1925-1936) / Mikel Erkoreka

1929ko udazkenean Wall Street-en epizentroa izan zuen "crash" ekonomikoaren metxa ziztu bizian hedatu zen mundu mailako ekonomiara, kapitalismoaren historian aitzindaria izan zen depresio ekonomiko luze bezain latzari hasiera emanez. 2008ko krisi ekonomikoaren eskutik, 1929ko krisiaren gaineko interesa eta gaurkotasuna berpiztu egin da munduko hainbat herrialdetan. Liburu hau, 2008az geroztik garatzen ari den 1929ko krisiaren gaineko berrikusketa-prozesuaren barnean kokatzen da; Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ogasunen kasua oholtzara ekarriz lehendabizikoz eta hura mundu-mailako mapa akademiko eta politikoan jarriz. Ekonomia Itunaren argitan, hiru herrialdeetako Aldundiek berezko politika publikoak aplikatu zituzten 1929ko krisi ekonomikoaren testuinguruan. Aurrekontu-analisian eta analisi fiskalean oinarrituz, liburuaren helburua, orduko hiru Aldundiek garaturiko jardunbide eta kudeaketa finantzarioa xehetasunez aztertzea da. Azterketa 1925ean abiatuko da, urte hartan negoziatu zen kupoaren berriztapenarekin, eta 1936ko uztailean amaitu, Gerra Zibilaren atarian. Kronologikoki denbora-tarte laburra bada ere, 1925 eta 1936 bitartekoa, aldaketa ekonomiko-fiskal eta politiko-instituzional handiko garaia izan zen euskal erakundeentzat. Hiru Aldundien politika eta finantza publikoak errotik baldintzatu zituzten hiru gertakari eman ziren: 1925eko kupo-berriztapena, 1929ko krisi ekonomikoa eta 1931ko II. Errepublikaren ezarpena. Errepublikaren garaian, gestore errepubli...

Deskribapen osoa

Zerrenda:
Egile nagusia: Erkoreka, Mikel
Erakunde egilea: Euskal Herriko Unibertsitatea. Argitalpen Zerbitzua
Argitaratua: [Bilbao] : Euskal Herriko Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzua, L.G. 2020
Bilduma: Historia garaikidea (EHU) ; 61
Gaia:
Generoa / Forma: Monografiak
Loturak: Argitaletxearen webgunea
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Monografia 336.1(460.15) ERK ara Eskuragarri  Maileguan eskatu EK21020059