Nazioarteko hizkuntza(k) eta euskara : frantsesa, espainiera, ingelesa, esperantoa, errusiera, arabiera, swahilia / Aitor Arana
.Espainierak eta frantsesak zein egoeratan utzi dute euskara bere etxean bertan?
.Euskaldunok benetan uste dugu ingelesak —goiko bi hizkuntzen joera suntsitzaile bereko hizkuntza izanik— euskarari nolabaiteko mesederik egingo diola?
.Zein hizkuntza edo kultura babestu ditu, bada, ingelesak historian zehar?
.Ba ote dago munduan beste hizkuntzak babesten dituen hizkuntzarik?
.Halakorik baldin badago, erabil liteke hizkuntza hori euskara eta munduko gainerako "hizkuntza txikiak" babesteko eta indartzeko?
Horra saiakera honen egileak mahai gainean jarri dizkigun galdera kitzigarrietako batzuk. Mahai gainean jartzeaz gain, erantzuteko ahalegina ere egin du. Eta euskara gaur egun dagoen ataka estutik ateratzen laguntzeko proposamena ere egingo digu. Horretarako, askok atsegin izango ez dituzten egiak azalduko ditu; baita beste batzuek txalotuko dituzten baieztapenak egingo ere.
Zerrenda: