Azala
Jolas didaktikoak Eskuragarri

Emozio-txartelak / marrazkiak, Mai Egurza ; [edukiaren sorkuntza, Amaia Ayerra, Esther Garaialde, Beñat Azurmendi]

Esku artean dituzun emozio-txartelak Kuku emozio programaren barnean dauden oinarrizko 6 emozio (poza, tristura, beldurra, haserrea, nazka, eta sorpresa) lantzeko dira. Kuku emozio-programa, hain zuzen, Haur Hezkuntzan oinarrizko emozioak lantzeko hezkuntza-programa da. Helburua da ahozkotasuna oinarri izanda norberaren emozioak ezagutzea, kudeatzea eta besteenak hobeto ulertzea. Asko idatzi eta hausnartu da historian zehar emozioen inguruan. Iturri desberdinetatik edan dugu Kuku programa gorpuzteko, eta egile gehienen adostasuna duten oinarrizko sei emozioekin hastea proposatzen dugu: Bi alde dituzte emozio txartelek. Batean, emozioak identifikatzen laguntzen duten aurpegi adierazpenak agertzen dira. Bestean, berriz, istorioak sortzeko aukera ematen duten egoera irekiak. Bakarka nahiz taldean jolasteko aukera eskaintzen du. Kuku! emozio-txartelak garapen emozionala eta soziala bultzatu eta indartu nahi duten guztiei zuzenduta daude. Oinarrizko 6 emozioetatik eta horien aldaera eta intentsitate desberdinetatik abiatuta, ateak irekiko dizkiogu emozioen munduari. 36 ilustrazio eder eta zainduren bidez, emozioak identifikatzeko eta istorioak sortzeko aukera ematen digute. Edozein hizkuntzatan, familian nahi eskolan, bakarka nahiz taldean... jolaserako txartelak dira.

Zerrenda:
Egile nagusia: Egurza, Mai
Egilea(k): Ayerra, Amaia ; Garaialde, Esther ; Azurmendi, Beñat
Argitaratua: Donostia : Ikaselkar, 2020
Bilduma: Kuku! emozio-programa (Ikaselkar)
Hezkuntza-etapa: Haur Hezkuntza (HH)
Ikasgaia: Hezkuntza emozionala
Generoa / Forma: Curriculumeko baliabideak
Jolas didaktikoak
Loturak: Argitaletxearen webgunea
Adina / Maila: 2 urtetik aurrera
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Jolas didaktikoak 371.695 EGU emo Eskuragarri  Maileguan eskatu EK20120007