Azala
Liburua Eskuragarri

Ada Lovelace : zenbakien liluratzailea / [testua, marrazkiak eta gidoia, Jordi Bayarri ; kolorea, Dani Seijas ; itzulpena, Maialen Berasategi]

Ada umetatik izan zen jakin-min handikoa, pentsa, txiki-txikitan hegan egiteko makinak ere asmatzen zituen eta. Bera hazi ahala hazi zen bere matematikarekiko interesa ere, eta horrelaxe erne zitzaion Charles Babbage sortzen ari zen makinarekiko jakin-mina. Izan ere, Adak hasieratik jakin zuen trepeta hark sortzaileak berak imagina zitzakeen baino askoz gauza gehiago egin zitzakeela.Bere matematika ezagutzei eta adimen sortzaileari esker, Adak algoritmo bat idatzi zuen, Babbageren makina analitikoak pertsonen inolako partehartzerik gabe kalkuluak egin zitzan. Askorentzat historiako lehen programa informatikoa izan zen formula matematikoa, hain zuzen.

Zerrenda:
Egile nagusia: Bayarri, Jordi
Beste egile batzuk: Seijas, Daniel ; Berasategi, Maialen
Argitaratua: Donostia : Ikaselkar, L.G. 2020
Bilduma: Zientzialariak (Ikaselkar)
Gaia
Generoa / Forma Komikiak
Haur eta Gazteentzako Literatura
Erreferentzia-materialak
Adina / Maila: 10 urtetik aurrera (berdea)

Antzeko izenburuak