Azala
Liburua Eskuragarri

Zoriontsuak izatea aukeratu genuen / Mikel Ayllon

Anjak lana, familia eta sorterria utziko ditu, ezagutu duen maitearen atzetik joatearren; Marcok haurtzaroko medietako mamuak ahaztu nahiko ditu itsas lainoen artean; Rosalía beretik eman eta eman ariko da, ordainetan deus gutxi eskatu gabe; Amaiak ez du bere institutuko lagunen moduan amaitu nahi; Izaskunek badaki beste pertsonei nola lagundu; bere buruarekin asmatzea falta... Zoriontsu izan nahi dute istorio hauetako protagonistek, baina badakite zoriona ez dela iragarkietako zelofanetan bildutako opari hori; are, susmatzen dute, ahaleginduagatik ere, ez zaiela trukean etorriko betiereko paradisurik. Baina ezin bertan goxo geratu, ezin etsi... Donostia Hiriko Kutxa Literatura Saria irabazi du Mikel Ayllonek ipuin-bilduma eder honi esker, non hitzek edertasuna bilatzen duten, non edertasuna istorio baten zerbitzura dagoen, eta non istorio horrek gogoeta eginaraziko digun bizitzaren zentzuaz, eta baita geure bizimoduaz ere.

Zerrenda:
Egile nagusia: Ayllon, Mikel
Argitaratua: Donostia : Elkar, L.G. 2020
Bilduma: Literatura (Elkar) ; 384
Loturak: Argitaletxearen webgunea
Liburu honi buruzkoak Artefaktua telesaioan

Internet

Argitaletxearen webgunea
Liburu honi buruzkoak Artefaktua telesaioan
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Narratiba (Helduentzat) N AYL zor Eskuragarri  Eskatu IRALE21100294
Narratiba (Helduentzat) N AYL zor Eskuragarri  Eskatu EK20110376