Azala
Liburu elektronikoa Eskuragarri

Hizkuntza-konpetentzia garatzen Gorputz Hezkuntzan (arazo-egoera) [Interneteko baliabidea] / Izaskun Artal

Askotariko euskarriak erabiliz idatzizko eta ahozko testuen ulermena lantzeko materiala. Proiektu honen helburua da ikasleen Hizkuntza-konpetentzia hobetzea Gorputz Hezkuntzako ipuin motorrak erabilita. Bi ipuin motor moldatu ditut, bata lehen zikloan lantzeko, Ainhize eta Ekain Munstro-harrapatzaileak, eta bestea bigarren zikloan lantzeko, Azken dakoten bidaia; idatzizkoa eta ahozkoa landuko ditugu bietan. Ipuin motorrak ipuin klasiko baten egitura du, baina korapiloa azaltzen den bakoitzean erronka bat gainditu behar dute ikasleek, ipuinean aurrera jarraitu ahal izateko. Ipuina irakurtzean prozesuen hausnarketa egingo dute, eta erronkak entzutean ahozkoaren ulermena eta mintzamena landuko dute. Taldeka bananduko dira ikasleak eta talde bakoitzak erronka baten ardura izango du; talde bakoitzak berari dagokion erronkaren nondik-norakoak azalduko dizkie gainerako taldeei, bideo-grabaketa baten bidez. Bideo-grabaketa hori egiteko, ahozko elkarrekintza, idazmena eta mintzamena erabili beharko dituzte. Azkenik, erronkei aurre egingo diete eta eskatzen dena egiten ahaleginduko dira. Erronkak lan kooperatiboa eginez gainditu behar dira. Irakaslearentzako materiala sortu dut unitate hau garatzeko, bai idatzizkoa lantzeko, bai ahozkoa lantzeko ere. Testuaren idatzizko ulermena estrategiekin eta prozesuekin landuko da, eta ahozkoa, entzunezkoen bidez.

Zerrenda:
Egile nagusia: Artal, Izaskun
Erakunde egilea: IRALE (Artazugoikoa)
Argitaratua: Bilbo : www.irale.hezkuntza.net, 2020
Bilduma: R400
IRALE (2019-2020 ikasturtea)
Hezkuntza-etapa: Lehen Hezkuntza (LMH)
Ikasgaia: Euskara eta Literatura
Gorputz Hezkuntza
Gaia:
Generoa / Forma: Curriculumeko baliabideak
EIMAk onetsitako materialak
IRALEren materialak
Interneteko baliabidea
Arazo-egoerak
Unitate didaktikoak
Loturak: Argitaletxearen webgunea
Joan material honetara (Irakaslearen gida didaktikoa)
Joan material honetara (Artxibo osagarriak)
Adina / Maila: Lehen Hezkuntza