Azala
Liburua Eskuragarri

Txokolategia / Yolanda Arrieta Malaxetxebarria

«Donak eta Lilik hirugarren belaunaldia osatzen zuten eta, adin txikikoak izanik, oraindik ez ziren txokolategiaren jabe-jabeak, baina gurasoek erretiroa hartu orduko bilakatuko ziren saltegi gozoaren ugazabandre (amona bezalaxe). Ez, ordea, txokolate-maisu (aitonaren modura), hemeretzigarren mende bukaeran soilik gizonezkoek eskura zezaketelako izendapen hori, bai Gipuzkoan bai mundu osoan. Egun hartan, ordea, goitik behera aldatu zen protokoloa. Lilik hamalau urte zeuzkan eta ahizpak bat gehiago, hamabost. Donak oso gogoan dauka dena, nahiz eta, berez, ehunka urte igaro den. Beno, ehunka urte edota beste guztia...». Testuinguruari dagokionez, Euskal Herrian kokaturiko alegiazko hiri batean gertatzen da, kostaldetik gertu dagoen ibaiertzean, Ibaiondo bailaran, hots, hasieran errota, ondoren burdinola eta azkenik txokolategi bihurtu den etxean. Etxearen izena Ibaigane zen: orain, Txokolategia. Ametsetako lekuak ere badaude: Amazoniako oihana, kortsarioen itsasontzia, Caracaseko portua XVIII. mendean, iraganeko Ibaigane, etorkizuneko Txokolãtegia... XIX. mendetik hasita, zeharka agertuko dira XVIII. mendearen amaiera eta XIX. mendearen erdialdea. Bukaeran, ordea, irakurleak orainarekin egingo du topo: 2020 urtearekin. Arrietaren esanetan, eleberrian zenbait ardatz uztartu ditu. Batetik, kontuan hartu du ikuspegi historikoa, eta zein izan den kakaoaren bidea Euskal Herrian, ekonomia eta komertzioaren iturri izan den aldetik. Arrietaren literaturan ohikoak diren beste alderdi b...

Deskribapen osoa

Zerrenda:
Egile nagusia: Arrieta Malaxetxebarria, Yolanda
Argitaratua: Berriozar : Denonartean, L.G. 2020
Bilduma: Gazte literatura (Denonartean)
Gaia:
Generoa / Forma: Haur eta Gazteentzako Literatura
Loturak: Argitaletxearen webgunea
Adina / Maila: 14 urtetik aurrera (horia)
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Haur eta gazteentzako narratiba N ARR txo Eskuragarri  Maileguan eskatu EK20110179