Azala
Software Eskuragarri

Boteluzea : punpaz-punpa iraganetik etorkizunera [Ordenagailuko fitxategia]

Parez pare duzun lan honetan, euskal herriko antzinako lekukotasun batean murgilduko gara. Modu erraz eta atseginez, euskal pilota jokoaren azken arbaso ezaguna aurkeztu nahi dizugu. Ikusiko denez, euskal joko hau, garatu ahala, erabat aldatu da. Lan honetan, garai betean izan zen bezalakoxe agertuko dizugu, alegia, aspaldi hartan zituen ezaugarrien berri zehatza emango zaizu. Gure ustean, dena dela, joko hori nola jokatzen ere ikasi behar du. Horregatik, egunen batean jokalari trebe eta fin izan zaitezen, boteluzeari buruzko xehetasun eta argibide frando eskainiko dizugu. Hain zuzen hauxe da lan honen bidez lortu nahi dena: alde batetik, joko honen ezaugarri nagusiak aztertzeko aukera izatea, hor esplikatzen baita zer den botarria, horma, xixa, soropil edota pilota-soroa eta beste gauza asko eta, besterik horien berri izanez boteluzean jokatzen ikastea. Biak batera: burua argitu eta gorputza trebatu. Horretarako, joko honen ezaugarri nagusiak aztertzeko aukera izango duzu, hala nola "botarria", "horma", "xixa" "soropil edota pilota-soroa", eta gainera, datu historiko eta zertzelada batzuk eskainiko zaizkizu boteluzeari buruz behar beste argibide izan dezazun.

Zerrenda:
Argitaratua: [Bilbo] : Ikastolen Elkartea ; Xiba, LG 2007
Gaia
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Erreferentzia-bideoak 796.31 IKAS bot Eskuragarri  Eskatu EK20100216