Azala
Liburua Eskuragarri

Nafarroako mariskala / Aitzol Lasa

Zientzia fikzioaren baitako abentura bat, non Nafarroako Mariskalaren agenteek geldiarazi egin beharko duten mezularia deritzon pertsonaia ezezagun bat, Erregeren Jauregira heldu dadin baino lehen. Nafarroako Erresumak aspaldi gainditu zituen behinola Gaztelarekin izandako liskarrak. Mugak ongi zehazturik eta kanpoko etsairik gabe, erresuma modernitatean sartu da, nagusitasun teknologikoaren bitartez erabateko agintea ezartzen duen Nafarroako Mariskal nonahikoaren zaintzapean. Profezia zahar baten arabera, aingeru gaizto batek bakarrik ekar dezake erresumaren galzoria. Mariskalaren zaindariek emakume ezezagun bat bidean antzematen dutenean, alerta joko da, hura izan baitaiteke profeziak iragartzen duen mezularia.

Zerrenda:
Egile nagusia: Lasa, Aitzol
Argitaratua: Berriozar : Denonartean, L.G. 2020
Bilduma: Gazte literatura (Denonartean)
Generoa / Forma: Haur eta Gazteentzako Literatura
Adina / Maila: 12-16 urte bitartekoentzak (horia)
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Haur eta gazteentzako narratiba N LAS naf Eskuragarri  Maileguan eskatu EK20100200