Azala
Baliabide elektronikoa Eskuragarri

Euskararen herria ehuntzen [Erronka] / koordinatzaileak, Harri Beobide eta Xabier Lasa (Euskal Herriko Ikastolak) eta Ibon Usarralde (Euskaltzaindia) [Interneteko baliabidea - Webgunea ]

Ikasleei modu digitalean garatuko duten erronka bat aurkeztuko zaie: Euskaltzaindiak hala eskatuta, egoera minorizatuan den hizkuntzari (euskarari) ekarpen kontziente bat egitea. 2001ean Europako Kontseiluak onartutako Europako erreferentzia markoan jasotako hitzak geure eginez, “lan honetan erabili dugun ikuspegia, oro har, ekintzan oinarritzen da. Gizarte-eragiletzat hartzen ditu hizkuntza bat ikasten diharduten erabiltzaileak eta ikasleak; hau da, egoera jakin batzuetan, ingurune espezifiko eta jarduera-arlo jakin batean, zeregin jakin batzuk (ez soilik hizkuntzarekin lotuak) bete behar dituzten gizarteko kidetzat ”. Horren ildotik, ekintza komunikatibo bati erantzun beharko diote ikasleek, hau da, testuinguru jakin batean helburu jakin bati erantzuteko burutzen den hitzezko ekintza bati. Erronka ikastetxean kokatuko dugu, eta, bertatik abiatuta, ikasle-talde bakoitzak kontzienteki hartutako ekarpena luzatuko dio Euskaltzaindiari, hizkuntzen erabileran eragina duten faktoreen eta erabakien gaineko hausnarketa egin ondoren. Bide batez, hizkuntzek elkarbizitzari egiten dioten ekarpena oinarri hartuta, ikasleak euskarak Euskal Herrian integratzeko (eta ez asimilatzeko) duen garrantziaz jabetzea du helburu.

Zerrenda:
Egile korporatiboa: Euskaltzaindia ; Euskal Herriko Ikastolen Elkartea
Beste egile batzuk: Beobide, Harri ; Lasa, Xabier ; Usarralde, Ibon
Argitaratua: : Bilbo Euskaltzaindia Euskal Herriko Ikastolak 2020
Gaia
Generoa / Forma Interneteko baliabidea
Curriculumeko baliabideak
Eduki digital didaktikoak
Loturak: Joan material honetara
Adina / Maila: Batxilergoa, 1. maila

Internet

Joan material honetara
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Batxilergoa INTERNETEKO BALIABIDEA EK20100185