Azala
Liburua Eskuragarri

Euskal matxinada : genealogia eta egungo eztabaidak / Andoni Olariaga

Itziar Aizpuruak "euskal udaberria" deitu zion 68ko belaunaldiak bizitako garaiari. Euskal matxinadaren sorrerako belaunaldiarentzat eztabaida guztiak egiteko zeuden: herria eta hizkuntza, emantzipazio nazionala ala klase borroka, euskalduntasun berria, iraultza ala erreforma… Dena egiteko, eztabaidatzeko eta eraikitzeko. Mundua eta gizartea pixkana aldatzen joan ziren hurrengo urteetan, eta, bidean, intuizioak moldatu beharra egon da. Saiakera zoli honek gure herrian gertatu diren egiturazko aldaketa politiko, filosofiko eta kulturalak interpretatzen ditu, baita azken hamarkadan sortu diren erronkak, mugimendu eraldatzaileak eta subjektibazio modu berriak ere. Eta, hasi eta buka, irakurleak galderak jasoko ditu; tartean, hau: Asmatuko ote dugu, historiako une ezegonkor honetan, XXI. mendeko euskal matxinada berria abiarazten?

Zerrenda:
Egile nagusia: Olariaga Azkarate, Andoni
Argitaratua: Tafalla : Txalaparta, 2020
Edizioa: 1. ed.
Bilduma: Iparrorratza (Txalaparta) ; 1
Poltsiko (Txalaparta)
Generoa / Forma Monografiak
Loturak: Argitaletxearen webgunea