Azala
Liburua Eskuragarri

Ene itsugidari, ene kapitain / [testua] Gonzalo Moure ; [irudiak] Maria Girón ; [itzulpena, Manu López Gaseni]

Emozioa eta edertasuna, aita baten eta haren alabaren arteko maitasun sakona, eta ikusteko mugetatik harago ikusteko gaitasuna, horiek guztiak agertzen dira liburu honetan. Izan ere, iluntasunean bizitzeak edo ikus-eremu murriztua izateak ez dute zertan bizitza oso baten garapena oztopatu. Eta, pertsonaia hauen kasuan bezala, eskolarainoko ibilbidea zinezko abentura bihurtzen da, non hiria oihan bihurtzen den, izaki basatiak eta soinu liluragarriak eta guzti, edo zebrabide bat ibai emaritsu baten gaineko zubi bilakatzen den. «Ene Itsugidari, Ene Kapitain» liburuak neskatoaren eta haren aitaren arteko samurtasuna eta miresmena transmititzen du, elkarren beharra dutelako ametsez betetako mundu habitagarriago eta ederrago batean segurtasunez ibiltzeko. Elkar zaintzeko beharraz gainera, neskatoaren pentsamenduak, zalantzak eta sentiberatasun berezia ere islatzen ditu. Gonzalo Moure-ren testu eder honetan, elkarrizketa eta narrazio introspektiboa txandakatzen dira hiri bateko agertokian, zein Maria Girón-ek piztia basati, samur eta atseginez kolonizatzen duen, animaliok baitira protagonistaren irudimenean bizi diren bidelagun maitagarriak.

Zerrenda:
Egile nagusia: Moure Trenor, Gonzalo
Beste egile batzuk: Girón, Maria ; López Gaseni, Manu
Argitaratua: Arre : Pontevedra : Pamiela ; Kalandraka, 2020
Edizioa: 1. argit.
Bilduma: Amets egiteko liburuak
Gaia
Generoa / Forma Haur eta Gazteentzako Literatura
Loturak: Argitaletxearen webgunea
Adina / Maila: 6 urtetik aurrera (urdina)

Internet

Argitaletxearen webgunea
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Album ilustratuak AI MOU ene Eskuragarri  Eskatu EK20090303