Azala
Liburua Eskuragarri

Bidasoan gora / Eneko Aizpurua

Urak egiten duen ibiliaren kontra, ibaian gora abiatu da Eneko Aizpurua: Txingudiko badiako paduretan hasi eta Xorroxingo iturrian amaitu arte, bazterrik bazter ibiliko ditu Bidasoko urak eta lurrak, paisaiari eta pasaiariei beha. Bidaiariaren gogotik eta begietatik igaroko dira aspaldiko kontrabando-istorioak eta migratzaileen trafikoarenak, Barojaren eta Aitzolen estualdiak gerra zibilean, naziengandik ihesi ibilitako juduen eta aire-pilotuen gorabeherak, Zabalzaren eta Lopezen fin gaiztoa Endarlatsan, mugalariak, baserritarrak, eruditoak, filantropoak, faxistak... Begirada amultsu eta aldi berean zorrotza elkartzen ditu egileak, bizitakoaren lekukotasun zuzena eta irakurketa ugariek emandako jakituria, pasadizo xeheak eta gogoeta sakonak, guztiak egoki nahasturik liburu atsegin eta mamitsua osatzeko, berezi bezain gogoangarria.

Zerrenda:
Egile nagusia: Aizpurua, Eneko
Argitaratua: Donostia : Elkar, L.G. 2020
Bilduma: Lekuko (Elkar) ; 30
Gaia:
Generoa / Forma: Saiakerak
Monografiak
Loturak: Argitaletxearen webgunea
Liburu honi buruzkoak Artefaktua telesaioan
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Saiakera S AIZ bid Eskuragarri  Maileguan eskatu IRALE21050071
Saiakera S AIZ bid Eskuragarri  Maileguan eskatu EK20090273