Azala
Liburua Eskuragarri

Zoazte hemendik! / Patri Urkizu

Biktima izan zen, baina bere memoriak, bere oroimenak, derrotatik lekukotzara jaso du nobela honen protagonista. Gerrari ihesi doa, baina berrak pausoak hartzen dizkio. Gipuzkoako abertzale askoren periploa egin behar izan zuen 1936an, familia utzita. Noizbait Iparraldera itzulirik, bertze eskualdunen gorrotoa ezagutuko du: euskal historiaren pasarte ilun eta aipa-nahi-eza, egundaino literaturan islatu ere egin ez dena. Gerraren eta gerraondoaren superbibiente bat mintzo zaigu, xume, laxo, herrikoi, Gipuzkoako nafarreraren ñabardura ederrez. Irakurtzean entzuteko eginiko liburua duzu hau, egileak ere ahoz entzun duena eskaintzen baitizu biluzik, literaturak maiz ohi duen artifizio eta jostaketatik urrun. Autoreak urteetan barrena eta eten handiekin heldu zitzaiona antolatu eta egituratu baino ez du egin nahi izan. Eta nobelagilearen autore bihurtze horretan, kontatutakoa janzteko ausardia horrekin, eman ahal izan dio Patri Urkizuk "Zoazte hemendik!" eleberriari bere indarra eta bere atsegina.

Zerrenda:
Egile nagusia: Urkizu, Patri
Argitaratua: Zarautz : Iruñea : Susa, 1995
Edizioa: 1. ed.
Bilduma: Narratiba (Susa) ; 16
Generoa / Forma: Helduentzako Literatura
Interneteko baliabidea
Loturak: Liburuaren bertsio digitala (Susa)
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Narratiba (Helduentzat) N URK zoa Eskuragarri  Maileguan eskatu EK20090232