Azala
Liburua Eskuragarri

Ez zaigu ahaztu [Interneteko baliabidea]

Argentinan 30.000 pertsona desagertarazi zituen errepresioak diktadura militarraren garaian, bereziki 1976-1978 epean. Peronismoaren azken urteetan, Montoneroen eta ERPkoen gerrillek nahiz talde paramilitar faxisten jardun armatuak giro nahasia eragin zuten. Estatu-kolpeak eten zuen zurrunbilo hura, izu garai krudela indarrean jarrita. Alberto Barandiaran Argentinan izan zen iaz, Euskaldunon Egunkaria-rako erreportaia batzuk egiten. Izuaren akorduan murgildu zen. Horrela bakarrik borroka baitaiteke ahanztura, errepresioa bizi izan zutenekin egonda. Bizi direnen ahotik ekarri digu bizitzatik eraman zituztenen memoria, euskal jatorriko desagertu hainbaten oroitzapena: Arozarena, Garin, Tello Biskaiart, Meroño, Armendariz, Arestin, Lopez Ugalde... Aitzakiarik gabeko kronika da Barandiararena. Baina aitzakia eman dio duela hogei urteko gertakizun beltzen harian gaur egungo Argentinaren marrazki koloretsu bat egiteko, Pampatik Patagoniara joateko, Caminito kaletik Bombonerara,,mateak hartzetik bifea jatera. Gogoratzetik ez ahaztera.

Zerrenda:
Egile nagusia: Barandiaran, Alberto
Argitaratua: Zarautz : Iruñea : Susa, L.G. 1998
Bilduma: Narratiba (Susa) ; 31
Gaia
Generoa / Forma Helduentzako Literatura
Interneteko baliabidea
Loturak: Liburuaren bertsio digitala (Susa)

Internet

Liburuaren bertsio digitala (Susa)
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Narratiba (Helduentzat) N BAR ezz Eskuragarri  Eskatu EK20090202