Azala
Liburu elektronikoa Eskuragarri

Oroimenaren harra (Unitate didaktikoa - Batxilergoa) [Interneteko baliabidea]

Oroimenaren harrak zenbaiti gogor eutsi ohi dio; beste hainbatek, berriz, nahiago izaten du beren oroitzapenak ahanzturaren zingirara bota. 1936ko altxamenduak ahaztu ezinezko gertaerak ekarri zituen gizon-emakume askoren burura, inoiz ahaztu ezin izan zituztenak eta beldurragatik isilean gorde behar izan zituztenak; beste batzuek, berriz, gertakari haiek ahaztu egin nahi izan zituzten betirako. Bizipen horietako zenbait Oiartzungo Kattin Txiki elkarteko kideen etxeetan entzun izan dira, eta belaunaldiz belaunaldi transmisio bidez jasotakoaren ondorioz, garai horretan gertatutakoak isilarazi eta ezkutatu beharrean, gaur egunera ekartzeko beharra ikusi zen. Etxe batzuetan gehiago jakiteko gogoa piztua da, izan ere, askok eta askok ez baitzuten izan benetan gertatutakoaren inguruko berririk. Beraz, egiari zor, belaunaldi berrien ardura da garai horretan isilarazi eta ezkutatu zuten horren inguruko egia jakitea eta bilatzea. Azken batean, errepresioa jasan zuten horien omenez justizia egitea.

Zerrenda:
Egile nagusia: Gaztelumendi Gaztelumendi, Aiako Harria
Gaia
Generoa / Forma Interneteko baliabidea
Curriculumeko baliabideak
Loturak: Joan material honetara (Ikaslearen txostena)
Irakaslearen gida
"Oroimenaren harra" webgunea (Koldo Mitxelena Institutua)
Adina / Maila: Batxilergoa