Azala
Bideoa Eskuragarri

HTX20 Elkarrekin edozer dugu posible [Interneteko baliabidea - Bideoa]

Euskal Herria, 2017. Hatortxu Rock 1999an jaiotako musika jaialdia da. Hasiera-hasieratik helburu bikoitza jarraitzen du: errepresaliatu politikoen egoeraren salaketa eta dispertsio politikak eragiten dituen gastu erraldoiei aurre egiteko, senideekiko elkartasun ekonomikoa. Urrunketa sistematiko honek 28 urte bete ditu eta denbora honetan, gehien bat espainiar eta frantziar estatuetako espetxeetan zigorra betetzen duten senideak ikusteko ehunka kilometro egin behar dituzte astero. 16 pertsona hil dira bisita hauetara bidean. 2017ko uztailean Lakuntzak hogeigarren edizioa hartu zuen. Lau egun, 85 musika talde eta milaka pertsonek osatu zuten sekula Euskal Herriak ezagutu duen elkartasun jaialdirik handiena. Hau 6.000 lagunen lan boluntarioari esker atera zen aurrera. Iñaki Alforja zuzendari iruindarrak haietako 20ren istorioak bildu ditu. 20 istorio hauek elkartasun proiektu honetan bat egiten dute, auzolana erreminta onena bihurtuz.

Zerrenda:
Erakunde egilea: Hatortxu Rock
Argitaratua: : , [2017]
Gaia
Generoa / Forma Interneteko baliabidea
Zinema dokumentala
Erreferentzia-materialak
Bideo didaktikoak
Loturak: Ikusi bideoa
Ikusi materiala Argiaren webgunean