Azala
Liburua Eskuragarri

Tene lehiaketa 1999 / Debako Udala

Ibai ertzeko kontrabandistak eta guardia zibil mutur-okerrak nahasten dira Mikel Tabernaren "Bota xoxa!" ipuinean; istorio guztiz sujerikorra, erritmoz kontatua, bizi-pozez eta sentsualtasunez betea da lehiaketako lehen saria eskukratu duen hau. Iban Zalduaren "Entropiarena" ipuinak eskuratu du bigarrena: emazteak etxetik kanpo bolada luzea pasako duela-eta, utzikeriaren aldapa gozoan behera lerratuko da protagonista, kontakizun ironiko eta jostalarian. Voyeurismoaren inguruko intriga ongi eraikia du Karlos Zabalak, hirugarren saria lortu duen "Begia da mundua" ipuinean. Liburua osatzeko, 18 urtetik beherako egileen bi lan dauzkagu: Aintzane Agirrebeñaren "Etorkizunaren esperoan" eta Iraitz Agirreren "Luzifer", eta beste bi ipuin nabarmen eta aipagarri: Aitor Zuberogoitiaren "Gandutan desegindako aintzira" eta Idurre Eskisabelen "Biribilketa".

Zerrenda:
Egile korporatiboa: Tene Lehiaketa Deba) ; Deba. Udala
Beste egile batzuk: Taberna, Mikel ; Zaldua, Iban ; Zabala, Karlos ; Zuberogoitia, Aitor ; Eskisabel, Idurre ; Agirrebeña Ubera, Aintzane ; Agirre Aranguren, Iraitz
Argitaratua: Donostia : Deba : Elkarlanean ; Udala, L.G. 1999
Bilduma: Tene Lehiaketa
Generoa / Forma Helduentzako Literatura
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Narratiba (Helduentzat) N TEN Eskuragarri  Eskatu EK20090029