Azala
Liburua Eskuragarri

Kirmen Uribe : bizitza, fikzioa / Mari Jose Olaziregi Alustiza, Amaia Elizalde Estenaga (editoreak)

Itzulera omen da marinel eta arrantzaleek gogoan dutena itsasoratzen direnean. Herri eta familia arrantzale batean jaiotako idazlea dugu Kirmen Uribe (1970), Bizkaiko kostan, Ondarroan, hain zuzen, eta kresal usaina erraietan daramala esango genuke. Horregatik dira etengabeak haren obran itsasoratzeak, bere herriko marinel eta arrantzaleen antzera, urruntzeak itzultzearen promesa daramalako berekin. Esku artean duzuna Kirmen Uriberen obra literarioari buruzko ikerlanez osatutako liburua da. Helburua euskal idazlearen literaturak eragin dituen hausnarketak eta analisiak biltzea izan dugu, eta literatur genero desberdinetako lanak iruzkintzea. Kaleidoskopio baten antzera, ondarrutarraren unibertso literarioaren aurpegi eta ertz anitz jaso ditugu liburuan, haren obrak iradokitzen dituen kolore, egitura edo errealitate aberatsak. Uribek berak liburu honetako lehen atalean dioskun bezala, irakurlerik gabe ez dago libururik eta kritikarik gabe liburua hegoak moztuak dituen hegaztia da. Ez zaigu modu hoberik bururatzen liburu honen hegaldia abiatzeko.

Zerrenda:
Egilea(k): Olaziregi, Mari Jose ; Elizalde Estenaga, Amaia
Argitaratua: Bilbao : Euskal Herriko Unibertsitatea, Argitalpen Zerbitzua, L.G. 2020
Bilduma: Mikel Laboa Katedra bilduma (Euskal Herriko Unibertsitatea) ; 4
Gaia:
Generoa / Forma: Monografiak
Loturak: Argitaletxearen webgunea
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Monografia 891.69Uribe kir Eskuragarri  Maileguan eskatu EK20080032