Azala
Bideoa Eskuragarri

Australia bihotzean. [Interneteko baliabidea - Bideoa] 2

Julian Iantzik aurkeztutako dokumental honek bi atal ditu, eta duela 60 urte Australian azukre-kanaberan lanean jardun zuten euskaldunak hartuko ditu protagonista. Eriz Zapirainek zuzendu eta Julian Iantzik aurkeztutako lan honek Australian azukre-kanaberan lanean jardun zuten euskaldunak hartuko ditu protagonista, eta munduaren beste puntan bizimodua aurrera atera zutenen memoria berreskuratu nahi izango du. Julian Iantzik, Australiako euskaldunen historia ezagutzeko grinak bultzatuta, bere sare sozialetan mugitutako mezuek eman zioten proiektu zoragarri honi hasiera. Ekimenak askoren bihotzak hunkitu eta antzinako istorio eta oroitzapenak berpiztu zituen. Ondoren, gertakariak bata bestearen atzetik eman ziren: euskal-australiarren elkartea sortu zen, eta Gernikan, 250 pertsona bildu ziren bazkaldu eta urtetan ikusi gabeko lagunak agurtzeko. Elkarteak, orduan, Australiara bidaia antolatzeko proposamena egin zuen eta 50 pertsona bildu ziren abentura hori bizitzeko. Julian Iantzik bi cicerone zoragarri izango ditu bidaiarako: Amaia Urberuaga eta Tere Gabiola. Biak Australian jaio ziren eta 20 urterekin beren gurasoen sorterrira, Euskal Herrira, etorri ziren bizitzera. Juliani azalduko diote nola, duela 60 urte, ehunka euskal herritar Australiako Queensland estatura joan ziren azukre-kanaberan lan egitera. Australiara joan ziren hiru itsasontzi beteen irudiak harrituta utziko du aurkezlea. Instagramen Juliani lehen erantzuna eman zion Leire Goirigolzarrik ere bidaia egitea era...

Deskribapen osoa

Zerrenda:
Egile korporatiboa: Euskal Irrati Telebista ; Makusi (Argazki zuzendaritza)
Beste egile batzuk: Zapirain, Eriz (Zuzendaritza, gidoia, produktore eragilea) ; Landa, Andoni (Produkzioa, erredakzioa) ; Gozalo, Elena (Produktorea ETB) ; Iantzi, Julian (Produktore eragilea, aurkezlea)
Argitaratua: [S.l.] : EITB, 2020
Gaia
Generoa / Forma Interneteko baliabidea
Zinema dokumentala
Erreferentzia-materialak
Bideo didaktikoak
Loturak: Ikusi dokumentala (EITB nahieran)

Internet

Ikusi dokumentala (EITB nahieran)
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Erreferentzia-bideoak INTERNETEKO BALIABIDEA EK20070069