%0 Book %A Mendizabal, Eustakio (1944-1973) %E Arano, Jon %I Susa %D 1992 %C Lasarte-Oria %B Saiakera (Susa) %B Iraungo (Susa) %@ 84-86766-40-0 %T Hitz etena : Eustakio Mendizabal txikiaren olerkiak / Eustakio Mendizabal ; apailatzailea, Jon Arano %U http://www.susa-literatura.eus/liburuak/best02 %7 2. ed. %X Txikia olerkariaren lanak biltzen dituen liburua duzu hau. Eustakio Mendizabal, frankismo garaiko ekintzailearen itzalean idazlea ere bazela erakustera datorrena. 1965etik aurrera idatzitako testuak jaso ditu bere herrikidea den Jon Aranok esku artean daukazun liburuan. Lazkaoko beneditarren komentuan zegoela egindako bertso eta olerkiek osatzen dute atal nagusia. Han hemenka, baina batez ere Iparraldeko ihesaldian paraturikoek erakusten digute norantz zihoan. Libururik gabeko poeta izan da Eustakio Mendizabal, bizi zelarik oso olerki gutxi argitaraturikoa. Idazkera herabe eta noblekoa. Elkarren artean nahikoa ezberdinak diren olerkiak dira hemen bildutakoak: erlijioa, langileria, euskara, aberria... Harrak heldutako olerkaria da Mendizabal, sufritua, mina. Eta mintasun horretan eten zioten hitza.. Olerkari bide etena. Hori erakustera dator liburua. Bere garaian kokatu beharreko olerkiak dituzu. Badu liburu honek dokumentutik. Badu dokumentuek ez duten lirikarik.