Azala
Liburu elektronikoa Eskuragarri

Hitz etena : Eustakio Mendizabal txikiaren olerkiak [Interneteko baliabidea]

Euskal Herriko bazterrak astindu zituen 1973ko apirilaren 19 hartako berriak. Bizkaiko Algorta-Getxon, polizia espainolak tiroka hil zuen Eustakio Mendizabal. Ez zeraman urte asko ihesian, baina denbora laburrean fama handia egina zuen. Gipuzkoako Goierrin, Ordizia ondoko Itsasondo herrian jaio zen Eustakio Mendizabal, 1944.ean familia nazionalista baten baitan. Joxe Mendizabal eta Arantxa Benitoren lau semeetatik hiru Lazkaoko beneditarren komentura joango ziren ikastera, usadiozkoa baitzen garaian. Eta justu seminarioetako garairik zain-biziena egokitu zitzaion bizitzea. Apaiztegiak gaztez gainezka zeuden, eragin handia zuten eliza barruko berrikuntza aireek eta kalean zebilen mugimendu berriak. Euskararenganako zaletasuna komentuan piztu zitzaion Txikiari. Bere eskuetara erortzen ziren euskal liburu guztiak irensten zituen, nahiz eta bere fraide-lagunek aitortzen duten ez zuela bere burua intelektual handitzat, aitzitik, mutil oso normal eta korriente bezala aipatzen dute Eustakio. 'Txikia' eta bizia. Erlijio bokazio irmokoa izan bazen ere, ordenatu gabe bertatik atera, eta Bilbon eta Beasaingo tailer pare batean lan egin, jaioterrian Eskola Soziala eratu eta ihes egin zuen Iparraldera. Gipuzkoako zenbait lekutan bere marka utzia zuen, berea eta zerbitzatzen zuen erakundearena. Prologatzen ari garen liburu honetan zehar ikusiko dugunez, Lazkaoko Unibertsitatean 'Txikia'k izan zuen formazioa ezinbestekoa da gizonaren eta idazlearen figura hobeto ezag...

Deskribapen osoa

Zerrenda:
Egile nagusia: Mendizabal, Eustakio (1944-1973)
Beste egile batzuk: Arano, Jon
Argitaratua: Lasarte-Oria : Susa, L.G. 1992
Bilduma: Saiakera (Susa)
Generoa / Forma Interneteko baliabidea
Monografiak
Loturak: Liburuaren bertsio digitala (Susa)