Azala
Liburua Eskuragarri

Negu Gorriak : ideia zabaldu tour 95 / Garbiñe Ubeda

Ideia Zabaldu Toureko kronika duzu esku artean, Negu Gorriak-en bira soila baino askoz gehiago ere baden liburua. Idazkera bizi eta atseginez taldearen inguruan ibiliko gara mendebal Europan barrena. Kronika humano gertua eta mundu baten erretratu jakingarri honetan, espediziokideen gorabehera eta aldarteei erreparatzen die Garbiñe Ubedak, lekuan lekuko paisaiak, pasadizoak, kontzertuak eta giroa aletzen dizkigu begi zorrotz eta umore finez. Hor zehar eskuinaren eraso itsuari aurre zelan egiten zaion ere ikasiko dugu, zein adierazpide dituen elkartasunak eta kultura alternatiboak, batean eta bestean. Errepideak eta biraren zamak eragindako nekea eta Negutarren oholtzako indarra gertu-gertutik sentituko ditugu mitifikatze errazetatik urrun. Orriotako prosa gustagarri eta arinak lan handirik gabe harrapatuko du irakurlea bere sareetan. Kontakizunaz gain, argazki eta material grafiko ugari ere bildu nahi izan dugu liburuan.

Zerrenda:
Egile nagusia: Ubeda, Garbiñe
Argitaratua: Zarautz : Susa, 1995
Edizioa: 1. ed.
Bilduma: Saiakera (Susa)
Gaia:
Generoa / Forma: Saiakerak
Interneteko baliabidea
Loturak: Liburuaren bertsio digitala (Susa)
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Saiakera S UBE neg Eskuragarri  Maileguan eskatu EK20070004