Non dago Mikel Laboa? / Josune Albisu Barandiaran
Esku artean duzu saiakera honetan Mikel Laboaren (1934-208) bizitza eta obra aztertzen da, sormenaren gainean dugun jakin-mina asetzeko. Sormenak gizartean duen eragina ikusteko. 60 hamarkadan Mikel Laboak eta Marisol Bastidak izan zuten desio batek emango dio hasiera irakurketa honi: "Mundu libreago, zuzenago eta gizatiarrago baten eraikuntzari ekarpen txiki bat behintzat egitea". Desio horrek mende erdia pasatu ondoren utzitako lorratza sentitzeko parada izango dugu. Mikel Laboak, pertsona eta musikari modura, diziplina artistiko desberdinekin harreman sareak nola eraiki zituen aintzat hartuko dugu. Ekintzaren bidez, kontzertuetan, haren kezkak, gustuak, umorea eta pentsamendua aurkituko ditugu. Ildo tradizionala, garaikidea eta esperimentala harilkatzen maisu izan dela nabarmenduko dugu. Sortzeko garaian garrantzitsuak diren osagaiak azaleratuko dira: arriskua, jolasa, benetakotasuna, askatasuna...
Euskaldunen mundu ikuskeran parte hartu zuen, belaunaldi berriekin harremanak landuz, gozatuz, zubi lana eginez. Izan ere, Mikel Laboaren helburua ez zen perfekzioa izan, komunikazioa baizik.
Zerrenda: