Azala
Liburua Eskuragarri

Eskuko ekipajea : euskal ipuin modernoen antologia (1963-2018) / [hautaketa eta hitzaurrea] Ibon Egaña Etxeberria

Bikainen artean aukeratu ditugu bilduma honetako liburukietan batu ditugun lanak, gure literaturaren kanona zehazten duten hainbat testuren gordailu gisa. Bidaia labur baterako eskuko ekipajea egitean nola, antologia bat prestatzean, etxean utzi behar dira, ezinbestean, bestela sartu nahiko genituzkeen arropak eta trasteak. Baina bada atzera begira jarri eta ezinbestekoa edo kuttunena hautatzeko unea ere. 1963an hasi eta 2018an amaitzen den bidaia bat proposatu nahi du liburu honek. Euskal ipuin modernoetan barnako ibilbide bat, 25 idazle eta beste horrenbeste narrazio bidelagun hartuta. Badira mikroipuinak eta narrazio luzeagoak, ipuin fantastikoak eta kontakizun gordinak, zientzia fikziozkoak eta errealistak. Aurkituko ditu irakurleak antologia honetan ibilbide luzeko idazleen narrazio ezagunak bai eta hain ezagun ez diren batzuk ere. Askotarikoak dira, izan ere, eskuko ekipaje honetan sartu diren ipuinak. Baina guztiek dute zer esanik euskal ipuingintza garaikidearen ibilbidean, eta denek dute ipuin gogoangarriek izan ohi dituzten ezaugarriak: irakurlea ustekabean harrapatzeko eta hunkitzeko gaitasuna.

Zerrenda:
Egile nagusia: Egaña, Ibon
Argitaratua: [S.l.] : Alai, L.G. 2020
Bilduma: Hautak (Alai) ; 1
Gaia:
Generoa / Forma: Monografiak
Loturak: Argitaletxearen webgunea

Antzeko izenburuak