Azala
Liburua Eskuragarri

Camembert helburu : Toulouse-Lautrec mende bat geroago [Interneteko baliabidea]

Nobelaz mozorrotu den saiakera bat duzu esku artean, irakurle, eta komeni zaizu hau jakitea irakurtzeari ekin baino lehen, espektatiba faltsuak saihestu ahal izateko, arreta zertan jarri behar duzun hasiera-hasieratik jakiteko, saiakeraren edukia biltzeko asmaturiko tramak engaina ez zaitzan. Zergatik Lautrec? Arrazoi asko aipa nitzake, eta fundamentuzko bakar bat ere ez; hainbat eragilek izan du zerikusirik aukera, seguru asko, bitxi samar honetan; bi baizik ez aipatzeagatik, hurbiltasun geografikoa —izan ere, Euskal Herriko punturik urrunenetik Albira abiatzen denak sei orduko bidea baizik ez du—, eta, batez ere, Henri Toulouse-Lautrecen obraren erakustoki finko handienak, hau da, Albiko Museoak, nigan sortu zuen zirrara edo hunkipen, esan dezagun, estetikoa. Esan dezagun, beraz, azalpen luze eta aspergarria egin behar ez izateko, kasualidadea, kasualidade hutsa izan dela ni margolari honetaz arduratzea. Zehatzago esanda, kasualidade hutsak eraman nau Albiko Museoan sentitu zirrara estetiko horri erantzuna —ezen ez azalpena— ematera. Horixe duzu liburu hau: Toulouse-Lautrecen arteak nigan eragindako emozioari emandako erantzuna. Erantzun honen barruan gauza batzuk sartzen dira. Badago, esatera, Lautrec hil eta ia ehun urte geroago, bere gaurko izena errespetagarri bihurtzen eta finkatzen hasi zen kritikaren berrikusketa, eguneratzeko saio bat. Badago, horren ondorioz, artista eta bere obra jakin eta zehatzetik harantzago eginiko beste saio bat, orokorragoa, artea deitzen du...

Deskribapen osoa

Zerrenda:
Egile nagusia: Alonso, Jon
Erakunde egilea: Euskalgintza Elkarlanean Fundazioa
Argitaratua: Zarautz ; Iruñea : Susa, 1998
Bilduma: Saiakera (Susa)
Gaia
Generoa / Forma Interneteko baliabidea
Monografiak
Loturak: Liburuaren bertsio digitala (Susa)