Azala
Liburua Eskuragarri

Madarikazioa / [testua eta irudiak] Adrien Albert ; [itzulpena, Bego Montorio]

Morino zezen gazte bat da, eta opor lasaiak pasatu nahi ditu itsasertzean. Baina, nahi gabe, iratzarri egin du eskeleto sorgindu eta aldenarazi ezin bat. Nola ezagutu duten elkar? Oso modu errazean. Gau erdian, Morinok, ohi bezala, karabanako tranpola zabaldu, eta txiza egin du. Baina, oraingo honetan, azpian lurperaturik zegoen eskeleto txiki baten gainera erori da infusioaren txiza, eta eskeletoa esnatu egin da. Claude du izena, kolore berde ederrekoa da, eta lurgaineko bizitzaren xehetasun guztiak jakin nahi ditu, ahaztuak baititu. Morinoren laguna izan nahi du, baina Morinori gogaikarri samarra egingo zaio. Alabaina, zenbat eta gehiago saiatu baztertzen, orduan eta ezinbestekoagoa izango zaio Claude. Eskeleto harritua lepo gainean hartuta, eramana eta pedagogia beharko ditu zezen gazteak, baina baita adorea eta azkartasuna ere, azalduko zaizkien abentura guztiei aurre egiteko. Claudek eta Morinok elkar errespetatzen eta elkarri laguntzen ikasiko dute, halabeharra adiskidetasun ederra bilakatuz. Pertsonaiei umorea eta samurtasuna darie, eta Adrien Albertek istorio guztiz sinesgarri bat osatzea lortzen du demoniozko txizerreka batekin, eskeleto infusio zale batekin... eta Baudelaire kantatzen duten muskuiluekin!

Zerrenda:
Egile nagusia: Albert, Adrien
Beste egile batzuk: Montorio, Bego
Argitaratua: Bilbo : Astiberri, 2020
Edizioa: 1. ed.
Bilduma: Claude eta Morino ; 1
Gaia
Generoa / Forma Haur eta Gazteentzako Literatura
Loturak: Argitaletxearen webgunea