Azala
Liburua Eskuragarri

RV Resistencia vasca : erresistentziaren ahotsak : (1960-1975) / Miel A. Elustondo

Liburuak, Miel A. Elustondok idatzia, ehun eta berrogeita hamar elkarrizketatik gora jasotzen ditu, euskal nazionalismoak 1960aren eta 1975aren artean diktadura frankistaren aurrean izandako erresistentziaren protagonistei eginikoak. Liburua Miel A. Elustondo kazetariak idatzi eta Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak –IVAP– editatu du. Bertan, euskal nazionalismoak, 1960aren eta 1975aren artean, diktadura frankistaren aurrean izandako erresistentziaren 160 protagonista ingururi hartutako lekukotzak jasotzen dira. Elkarrizketa-lan honek frankismoaren aurka borrokatu ziren gizon eta emakumeen belaunaldi oso baten oroitzapenak jaso ditu, eta erreferente izan nahi du belaunaldi berrientzat. Liburua ia bi hamarkadatako denbora-tartean oinarritzen da, eta bi gertakari nagusi ditu: José Antonio Agirre Lehendakariaren heriotza eta lehen hauteskunde demokratikoak historiako 40 urte baino gehiago igaro ondoren. Hala ere, ez da garai hartako egoera politikoaren analisi xehatua. Bizipenen kontakizuna da, horregatik du indarra, eta hemendik aurrera, garai historiko horri buruzko azterlan eta ikerketa gehiagorako ate izan daiteke.

Zerrenda:
Egile nagusia: Elustondo, Miel Anjel
Erakunde egilea: Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea
Argitaratua: Oñati : Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundea, L.G. 2016
Gaia
Generoa / Forma Monografiak
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Monografia 323.2(460.15)"19" ELU res Eskuragarri  Eskatu EK20060043