Azala
Liburua Eskuragarri

Munduari itzulia 18 ipuinetan / Antton Irusta ; marrazkilaria, Enrique Morente

Izenburuak dioen bezala, liburu hau ipuinez osatuta dago. Baina ipuinez bakarrik ez. Mundu osoko hemezortzi lurraldetako neska-mutilak ezagutzeko aukera ere ematen du. Non eta nola bizi diren esango digute, eta ondoren bakoitzak ipuin bat kontatuko digu. Hemezortzi haur, hemezortzi lurralde eta hemezortzi ipuin. Aipatzekoa da liburu honetan ilustratzaileak egin duen lana ere. Ipuin bakoitzari marrazki bat egin dio, eta trebetasun handiz egin ere. Antton Irustak eta Enrique Morentek tandemean lan egiten dute, ilusioz beterik. Liburu hauxe da bien azkeneko lanaren emaitza.

Zerrenda:
Egile nagusia: Irusta, Antton
Egilea(k): Morente, Enrique
Argitaratua: Donostia : Elkar, 2007
Edizioa: 2. argit.
Bilduma: Xaguxar (Elkar) ; 148
Gaia:
Generoa / Forma: Haur eta Gazteentzako Literatura
Loturak: Argitaletxearen webgunea
Adina / Maila: 10 urtetik aurrera (berdea)