Azala
Liburua Eskuragarri

Axular eta Gero : Patxi Salaberriren pasio / Gotzon Aurrekoetxea, Jesus Mari Makazaga, Jose Luis Ormaetxea "Txipi" (argitaratzaileak)

Patxi Salaberrik bere lan-ibilbidea amaitu zuenean, lankide eta lankide ohi batzuek ondo merezia zuen omenezko zerbait argitaratzeaz jardun genuen. Eta beste asmo askoren artean, hauxe gailendu zen: Patxiren arlo horretako ekarpenaren garrantziaz jabeturik, Geroren inguruan aldizkari- nahiz liburu-artikuluetan egin duen ekoizpena liburu batean berrargitaratzea erabaki genuen. Ezaguna da euskal literatura klasikoari eta, zehatzago, Axularren Geroren ekarriari Patxi Salaberrik dion zaletasuna: hainbat euskarri eta aldizkari-liburutan utzi ditu bere ekarpen mamitsuak, funtsezkoak direnak Axularren liburuaren gorabeherak gaur egun hobeto ezagutzeko. Hementxe dituzu, irakurle, liburu honetan, modu kronologikoan paraturik, Patxi Salaberri Axularzaleak gai honetaz idatzi dituen lan guztiak. Jada ez duzu aldizkarietan eta sareko helbideetan zehar garraiatzen ibili beharrik izango ezagutzeko Geroren literatura-balioa, edo autoreak Gero idaztean izan zituen aurrekariak eta inspirazio-iturriak, edo honelako liburu bat idaztera eraman zuten motibazioak. Lan asko kendu dizugu, euskal filologo, filologogai, euskal gaien zale nahiz bestelako irakurle hori: zeurea da orain hemen hasten den lana. Ez utzi geroko gerorako liburu hau esku artean hartu eta hartaz gozatzeko aukera.

Zerrenda:
Egile nagusia: Salaberri Muñoa, Patxi
Egilea(k): Aurrekoetxea Olabarri, Gotzon ; Makazaga, Jesus Mari ; Ormaetxea Lasaga, Jose Luis
Argitaratua: [Bilbo] : Euskal Herriko Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzua, L.G. 2018
Bilduma: Ikertuz (EHU)
Gaia:
Generoa / Forma: Monografiak
Loturak: Argitaletxearen webgunea
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Monografia 821.361Axular axu Eskuragarri  Maileguan eskatu EK20030063