Azala
Liburua Eskuragarri

Komediaz komedia Lapurdin eta Baxenabarren, 1945-1970 / Daniel Landart

Baserrietako sabaietan, eskola giristinoetako aterpeetan edo parrokietako zinema aretoetan antzeztu euskal teatroa 1920ko hamarkadaren hasieran abiatu zen, eta Eliza katolikoaren gerizan, apezek eragin handia ukan zuten, bai idazle gisa, bai gazteen moldaketan, eta hori berrogeita hamar bat urtez. Ikerlan honek, Herria astekaria iturritzat hartuz, apezek mende laurden batez 1945tik 1970ra kudeatu zuten euskal komedien historia kontatzen digu. Iparraldeko bi probintzia estaltzen ditu: Lapudi eta Nafarroa Beherea. Zuberoan, aldiz, kanpoan eskaini trajedia edo pastorala betidanik indartsu baldin badago, barnetan egin komediek ez zuten oihartzunik ukan Herria astekarian. Liburu honetan, anitz xehetasun aurkituko dituzue: teatrolariei eman aholkuak, neskek ala mutikoek osatzen ote zituzten taldeak, zein ziren garai hartako arrangurak edota tira-birak, urtez urteko sorkuntzak, komedia berrien gaiak, idazleen eta moldatzaileen izen batzuk, zein parrokietan zeuden taldeak, komedien izenburuen zerrenda, zenbait kritika eta beste. Duela mendea hasirik, eta berrogeita hamar urtez apezek gidaturik, milaka gazte teatroan ari izan ziren. Gure eskerrik beroenak merezi dituzte, eta bistan dena, haien ondotik antzerkia biziarazten duten guztiek ere. Ororen gainetik, bi apez euskaltzale handi gorets ditzagun: Piarres Lafitte Herria kazetaren buruzagia eta Piarres Larzabal idazle paregabea.

Zerrenda:
Egile nagusia: Landart, Daniel
Argitaratua: Baiona : Elkar, L.G. 2019
Bilduma: Elkar Historia
Gaia
Generoa / Forma Monografiak
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Monografia 792(447.9) LAN kom Eskuragarri  Eskatu EK20020116