Azala
Liburua Eskuragarri

Euskararen normalizazioa : ikuspegi orokorra eta Euskal Telebistaren kasu partikularra

Euskal Herriko egoera soziolinguistikoari buruzko artikuluetan, ohiko baieztapena da Euskal Telebista funtsezkoa dela euskararen normalizaziorako, baina nekez eskaintzen da halako iritzi eta baieztapenei eusteko daturik. Izan ere, oso gutxi ikertu da Euskal Telebistaz, eta egin diren ikerketa apurrek ez dute izan euskara euren arduren erdigunean. Hori baino gehiago; ikerketa-arloa bera berria da. Alegia, hizkuntza gutxituen sustapenaz interesatu diren ikertzaileek ez dute arretarik ipini hedabideen rolean, eta arreta ipini dutenek ez diete hedabideei oso baliagarri iritzi hizkuntzaren normalizaziorako. Kontraesan nabarmena da, ordea, dagoeneko ibilbide luzea egina izatea hainbat kultur komunitate gutxituk euren hizkuntzak suspertzeko antolaturiko telebistek, hala nola ETBk Euskal Herrian, TV3k Katalunian eta S4Ck Galesen. Liburu honetan, Euskal Herriko kasuan ipintzen da arreta. Hedabideen normalizazio-eginkizunari buruzko oinarri teorikoetatik abiatuta, euskara biziberritzeko prozesuaren ikuspegi orokorra eskaintzen da, eta horren barruan Euskal Telebistak orain arte izan dituen betekizunei buruzko datuak biltzen dira, hiru alderdi bereiziz: euskararen corpusa, euskaren estatusa eta euskararen jabekuntza.

Zerrenda:
Egile nagusia: Larrinaga, Asier
Egile korporatiboa: Udako Euskal Unibertsitatea ; Euskal Herriko Unibertsitatea. Argitalpen Zerbitzua
Argitaratua: Bilbo : Udako Euskal Unibertsitatea : Euskal Herriko Unibertsitatea, L.G. 2019
Gaia
Generoa / Forma Monografiak
Loturak: Argitaletxearen webgunea

Internet

Argitaletxearen webgunea
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Monografia 659.3:811.361 LAR eus Eskuragarri  Eskatu EK20020084